Apo-hontza kumea

Erredakzioa 2013ko ira. 28a, 10:07

Naturayalak beste sarrera interesgarria jaso du blogean. Luismak sinatu du:

Euri zirina erortzen hasi zen  dantzan egiten genuen bitartean, gaueko hamarrak inguru ziren, eta Urduñako La Antiaguako auzoko jaietan haurrak non-nahi zebiltzan korrika eta algaraka. Irailaren 6a, eskola hasi berria eta etxerako lanik ez; beraz, ostiralean ez zeukaten etxera goiz joateko premiarik, hurrengo egunaren goiza denbora luzea izango lukete galdutako loa berreskuratzeko.

Naturayalak beste sarrera interesgarria jaso du blogean. Luismak sinatu du:

Euri zirina erortzen hasi zen  dantzan egiten genuen bitartean, gaueko hamarrak inguru ziren, eta Urduñako La Antiaguako auzoko jaietan haurrak non-nahi zebiltzan korrika eta algaraka. Irailaren 6a, eskola hasi berria eta etxerako lanik ez; beraz, ostiralean ez zeukaten etxera goiz joateko premiarik, hurrengo egunaren goiza denbora luzea izango lukete galdutako loa berreskuratzeko.

- Aizu, gizona! Hontza topatu dugu, etorri!

-Zer?

-Hontza! Kumea da, eta ez dauka hegan egiterik! Zabukaren ostean dago, etorriko zara ikustera?

-Hara zer daukagun hemen! Txikia da eta  ikaratuta dagoela dirudi! (Egongo ez daba! Berari begira hogei bat begi, hau da, hamar umeren bat, bera harrapatzeko nahian;  hori bai, etxera eramateko eta afari ederra emateko asmoz).

-Baina, zer da? Zuk badakizu?

-Galdetu zidaten, bere bizitaz zer edo zer gehiago jakiteko nahian.

-Ez nago ziur, apo-hontza dirudi, baina lasai!

Telefonoz deituko dugu eta zaintzaile aditu batzuk etorriko dira bere bila. (Zaintzaileak “Basegorrikoak” dira, eta Gorlizen daukate egoitza. Bada ez bada ondo apuntatu izena eta telefono zenbakia, horrela egunen batean beste animalia gaixo bat aurkituz gero badakizue nora jo: 944 465 297).

Orain gure hontza kuttuna ondo zainduta dago, laster batean zeharo osatuta egongo da, eta batek daki, baliteke berriro ere bere ulua La Antiguako inguruetatik entzun izana.   Seguru asko  ez diogu ondo ulertuko, baina, ziur nago bere lehen kantua lagun berrientzako izango dela. Eskerrik asko izadia  jagoteagatik, abestuko du! -Laster  arte, apo-hontza! Hartu indarra eta etorri gure basoetara!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide