Urduña Herri Krosa igandean izango da

Erredakzioa 2013ko ira. 25a, 12:47

Igandean, irailaren 29an, egingo da Urduña Herri Krosa. Foru Plazatik abiatuko da 11:30ean eta kategoria ezberdinentzako erronkak prestatu ditu Arando korrikalari taldeak.

Igandean, irailaren 29an, egingo da Urduña Herri Krosa. Foru Plazatik abiatuko da 11:30ean eta kategoria ezberdinentzako erronkak prestatu ditu Arando korrikalari taldeak.

Helduek 5 euro ordaindu beharko dituzte lasterketan parte hartzeko, baina txikiek eta minitxikiek izena doan emateko aukera izango dute. Gainera, horiek guztiek oparia izango dute eta lehenengo hirurek dirutan jasoko dute saria. Minitxiki mailan 2005ean edo geroago jaio direnak lehiatuko dira eta 600 metroko ibilbidea beteko dute. Txikiak, aldiz, 1998. eta 2004. urteen artean jaiotakoak dira eta 1500 metroko lasterketa egingo dute.

Beteranoek ere kategoria bereziak izango dituzte, "A" -1963. eta 1973. urteen artean jaiotakoak- eta "B" -1962. urtean edo lehenago jaio direnak-.

Herri Krosa

Berez, lasterketa 1997an edo lehenago jaio direnentzat prestatuta dago. Hauen artean, bai emakumezkoek zein gizonezkoek sari ugari jasotzeko parada izango dute, bakoitza bere mailan. Lehena heltzen denak 60 euro eta trofeoa jasoko du, bigarrenak 50 euro eta trofeoa, hirugarrena 40 euro eta trofeoa eta hurrengo hamabiak 40 euro.

Tokiko lasterkarientzako aitorpena ere egongo da. Helmugara helduko den lehen lasterkari urduñanarrak 40 euro eta trofeoa jasoko baititu.   

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide