Aurten Urduñako 10 saltokik parte hartuko dute hiriko II. Erakusleiho lehiaketan, ACCOR merkatari elkarteak antolatuta. Abenduaren 23ra arte egongo da bozkatzeko epea zabalik, izan ere, herritarrek herri epaimahaia osatuko dute eta, epaimahai teknikoarekin batera, haiek erabakiko dute saltoki irabazlea. Dendetan egongo diren buzoietan sartu beharko dira bozkatzeko inprimakiak. Boza ematen duten herritarren artean hirian erabiltzeko 50 euroko bi erosketa txartel zozketatuko dira.
Parte hartuko duten saltokiak:
- Ortega okindegia
- Álava harategia
- Pikaza saltokia
- Mabuti
- Comercial Orduña Master
- Salazar tabako-denda
- Maite belar-denda
- Mahor liburudenda
- Luyando Ópticos
- Melis kafetegia