Ostiralean banatuko dituzte Gabonetako Marrazki Lehiaketako sariak

Erredakzioa 2016ko abenduaren 14a

Abenduaren 16an, ostiralean, egingo dute Urduñako Gabonetako Marrazki Lehiaketako sari banaketa Alondegian. 10 eta 12 urte artekoen kategorian Eneko Álavak irabazi du lehenengo saria eta Uxue Saezek bigarrena. 7 eta 9 urte bitartekoenean Alaine de la Fuentek irabazi du eta Aiur Egiguren izan da bigarren. Gaztetxoenen kategorian, 4 eta 6 urte bitartekoenean, Edurne Garcíak jasoko du lehenengo saria eta Arrate Montejok bigarrena. 

Egun horretan 17:30etan magia emanaldi bat egongo da eta, jarraian, sariak banatuko dituzte. Marrazki guztiak ikusgai egongo dira Alondegian. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide