Urduñako Bihurtze elkarteak jostailu bilketa abiarazi du abenduan, Gabonei begira. Bigarren eskuko jokoak zein joko berriak hartuko dituzte Biltegian. Asteartetan 10:00etatik 12:00etara eta ostegunetan 18:00etatik 20:00etara jasoko dituzte. Jostailu guztiak Bihurtzeren erabiltzaile diren Urduñako familiei emango dizkiete. Informazio gehiago jasotzeko edota jostailu kopuru handien bilketa eskatzeko 615 74 54 70 (Julio) telefonora dei daiteke.
Kontu korrontea, diru-alguntzak emateko
Elkartetik ere jakinarazi dute dirulaguntzak onartzen dituztela, haien ohiko ekintzak aurrera ateratzeko oso lagungarria zaie eta. La Caixako 0133 4487 47 4200000548 kontu zenbakian egin daitezke donazioak.