ETB1eko "Gailurra" telebista saioa grabatu dute asteburuan Urduñan. Horretarako Irati Anda eskalatzaile eta bertsolaria eta Andoni Aizpuru aurkezlea zenbait herritarrekin aritu dira inguruko mendiak eta txokoak ezagutzeko.
Elkarrizketatuen artean dago Maria Barbero moto gidaria, esaterako. Horrez gain, Aintzane Okeranzak, Koldo Ulibarrik, Joseba Egigurenek, Jose Luis Bilbaok, Garrastatxu Landaluzek, Gaizka Molinuevok, Patri Aldamak, Javi Beitiak, Janire Ornesek eta Mikel Kormenzanak parte hartu dute, besteak beste.
Urduñako atala urtarrilean emitituko dute, baina oraindik ez dute zehaztu data.