Herri galdeketaren bitartez erabakiko dute Aduana salgai jarriko den

Erredakzioa 2013ko eka. 4a, 10:29

Egingo den herri galdeketak guztiz baldintzatuko du Urduñako Udalak aurkeztutako Plan Ekonomiko berria. Horrek erabakiko baitu Aduanako eraikin historikoa salduko den edo ez.

Erabakia funtseskoa da udalak prestatutako Plan Ekonomikoan. Herritarrek baiezkoa emango balute Urduñak laguntza ekonomikoa eskatuko lioke Foru Aldundiari. Erakunde foralaren esku geratuko litzateke udalak behar dituen 2.383.000 euro lortzea.

Egingo den herri galdeketak guztiz baldintzatuko du Urduñako Udalak aurkeztutako Plan Ekonomiko berria. Horrek erabakiko baitu Aduanako eraikin historikoa salduko den edo ez.

Erabakia funtseskoa da udalak prestatutako Plan Ekonomikoan. Herritarrek baiezkoa emango balute Urduñak laguntza ekonomikoa eskatuko lioke Foru Aldundiari. Erakunde foralaren esku geratuko litzateke udalak behar dituen 2.383.000 euro lortzea.

Diru kopuru horrek berebiziko garrantzia du, laster eskuratuko ez balu Urduñako Udalak ezingo bailioke dituen zorrei aurre egin. Karlos Arranz alkateak gogoratu zuen udal zorpetze maila %76koa dela. Bide batez, agintariak esan zuen Foru Aldundiak dirua lortzeko konpromisoa hartu ezean herri galdeketak ez lukeela zentzu handirik. Herri galdeketa Foru Aldundiaren erantzunaren arabera egingo da.

Aduanako eraikinaren salmenta

Karlos Arranzek Aiaraldea.fm irratian aipatu zuen Aduanako eraikina ondare historiko oso garrantzitsua dela Bizkaiarentzat. Horregatik, Foru Aldundiak proposatu zienean bere salmenta, udalaren asmoa izan zen Foru Aldundiari berari saltzea. Aitzitik, Foru Aldundiak ezetza eman zuen.

Aduana saltzekotan Urduñako Udalak uste du ezin dela Herri-administrazioen Ondarearen Legea urratu eta bere teknikariek egindako txostenean adierazten da eraikinak 7,9 milioi euro balio duela.

Foru Aldundiaren babes eskasa eta herri ekimenak

Karlos Arranzen aburuz Foru Aldundiak irtenbide oso eskasak eskaini dizkio Urduñako Udalari eta bere jarrera ahalik eta lasterren argitu behar duela esan du. Zorrari aurre ez egitekotan herritarren zerbitzuak baitira arriskuan egongo direnak.

Hori dela eta, herri ekimenak gauzatu dira Urduñan konponbidea bilatzeko eta lan publikoaren alde.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide