Bizkaiko PPk azaldu du zein den bere apustua Urduñako Udalak dituen arazo ekonomikoak konpontzeko bere web-atarian plazaratu duen oharraren bitartez.
Jose Mari Beaskoetxearen ustez Bainutegia saldu, Urduñederra sozietate publikoa disolbatu eta kontuak egokitu behar ditu Urduñako Udalak. Bainutegiaren salmentak aurrekontua arinduko luke eta Foru Aldundiari mezu bat bidaliko lioke popularren aburuz. Horrek, Foru Aldundiak konpromisora hurbiltzeko balioko luke.
Borroka politikoak
Zinegotzi popularrak adierazi du EAJren eta Foru Aldundiaren errua dela Urduñako Udalak duen arazoa. Baina aldi berean esan du Bildu ez dela egoera konpontzeko gai izan. Horregatik, alderdikeriak baztertzea eta guztien artean konponbidea bilatzea eskatu du Beaskoetxeak.