Aduanako bainuetxea saltzea eskatu dio Foru Aldundiak Udalari

Txabi Alvarado Bañares 2013ko mai. 3a, 10:23

Aduanako Bainuetxearen salmenta barnebiltzen duen plan ekonomiko bat aurkeztea. Hori da Bizkaiko Foru Aldundiak Urduñako Udalari jarri dion baldintza azken honek duen zorretik milioi erdi kentzeko.  Karlos Arranz Urduñako alkatearen uztetan, baina,  Aldundiaren proposamena ez da nahikoa, milioi erdi hori deialdi batera aurkeztuta eskuratu ahal izango luketen gehiengoa delako, Udalaren zorra 5,6 milioikoa denean.  Hala ere, proposamena baloratu behar dutela adierazi du Arranzek, Harian Magazinean eskainitako elkarrizketa batean.

Alkatearen arabera, saldu arren mantendu beharko litzatekeen gauza bat bainuetxearen publikotasuna izan beharko luke. “Aduana ez da Urduñako Udalaren eskutan egongo, baina bermatu behar dugu esku publikotan egongo dela”. Diputazioak, aldiz, eraikina merkatu pribatuan saltzea eskatzen du.

Salmenta horrela planteatzea “oso arrikutsua” dela dio Arranzek, “gaur egun merkatua nola dagoen ikusita”. Gainera, duela 7 urte bainuetxean ia sei milioi euroko inbertsioa egin zela gogorarazi du alkateak, eta gaur salduz gero  “askoz gutxiago” lortuko litzatekeela, “ia-ia espolio bat bilakatu daiteke”.

Diskrezioa

Gainera, Arranzi “trakeskeria bat” iruditu zaio Aldundiak proposamena publiko egitea, halako operazioek “diskrezioa” behar dutelako. Arranzen hitzetan, orain Urduñan “beheraldiak” daudela dirudi, hotel bat merke saltzen dela.

Zer egin pentsatzen dauden arren, Arranzek aitortu du ez dutela denbora askorik erabaki bat hartzeko, maiatza bukatu baino lehen Osoko Bilkuran onartu behar delako, ondoren Aldundian bozkatua izatera pasatzeko. “Hilabete batean ez dugu erosle bat aurkituko edo konpromiso bat lortuko”, kexatu da alkatea.

Hortaz gain, Udalaren partetik beste proposamen bat helarazi zutela gogorarazi du Arranzek: Aldundiak Aduanaren akzioen erdia erostea, hala eraikina ondare publiko izaten jarraitzea bermatzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide