Egitarau oparoa Gazte Danbadan

Txabi Alvarado Bañares 2013ko mar. 29a, 00:56

Asteburu honetan ospatuko da Ernai Gazte Antolakundeak antolatutako Gazte Danbada jaialdia Urduñan, martxoaren 29tik apirilaren 1era. Lau egun horietan zehar makina bat hitzaldi, tailer, kontzertu zein ekimenez gotzatzeko aukera egongo herriko hainbat txokotan.

Zortzi gune, dozenaka ekintza

Asteburu honetan ospatuko da Ernai Gazte Antolakundeak antolatutako Gazte Danbada jaialdia Urduñan, martxoaren 29tik apirilaren 1era. Lau egun horietan zehar makina bat hitzaldi, tailer, kontzertu zein ekimenez gotzatzeko aukera egongo herriko hainbat txokotan.

Zortzi gune, dozenaka ekintza

Ekitaldi gehienak zortzi gunetan banatuak egongo dira: Adi!, Irauli!, Gaztetxea, Akeita, Gernika Plaza, Altxa!, Astindu! eta Bizi! guneetan. Azken hiru  horietan izango dira kontzertuak, eta hirurak karpa bidez ngo dira estaliak. Altxa! eta Astindu! guneetan dozenaka musika taldek joko dute. Bizi! gunean aldiz, DJak egongo dira gauero. Guztira, Euskal Herritik, Palestinatik, Estatu Espainiarretik, Ingalaterratik zein Alemaniatik etorritako 40 talde zuzenean entzuteko aukera egongo da.

Aiaraldeko musika taldeek ere euren txokoa izango dute Danbadan, larunbatean izango den Rock Maratoian. 12:00etatik 19:00etara izango da, Foru Plazan, eta eskualdeko zazpi taldek joko dute bertan.

Gaztetxean, aldiz, Musika Txokoa antondu da; eta emanaldi musikatuez, jam sessionez eta antzeko ekimenez gozatu ahal izango da bertan.

Musika, baina, ez da izango jaialdiko protagonista bakarra. Hitzaldiek, tailerrek, mahainguruek, omenaldiek, txangoek… presentzia nabaria izango baitute lau egunetan zehar. Ekintza horien bidez fracking-a, sexualitatea, autodefentza, jai eredua, historia, desobedientzia… bezalako gaiak jorratuko dira.

Gainera, kolektiboen azoka, kale animazioa… bezalako ekintzak topatu ahal izango dira herriko hainbat txokotan asteburu osoan zehar.

Egitarau osoa kontsultatzeko eta jaialdiaren inguruko informazio gehiago izateko, sartu Gazte Danbadaren webgunean: gaztedanbada.net

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide