LOREA PORRES (Urduña, 1994) Urduñako Gazte Asanbladako kidea da. UGAk pasa den urteko Gazte Eguna eta gero Gaztetxea okupatu zuen. Asteburu honetan izango den 15.Gazte Eguna proiektua izan duen iraunkortasuna ospatzeko aukera izango da.
Egitarau oparoa antolatu duzue...
Aurten 15. Gazte Eguna dela eta goizeko 11:00etan hasiko gara, grafitiak eginez, slackline zinta baten gainean pertsona batek erakustaldia egingo du, 13:00etan ekitaldiari hasiera emango zaio eta jarraian poteoa eta bazkaria antolatu dugu. Bazkariaren tiketa ordaindu duenari kamiseta ere emango zaio. Guztia hau plazan. Kukumarroren eskutik mus txapelketa prestatu da eta gero kontzertuak gaztetxean: Annunaki Revenge eta Astarte.
Txokolata egingo da, buruhandiak egongo dira 18:30ean, 19:30ean kalejira eta ekitaldia, 21:30ean parrillada Foru Plazan eta bukatzeko kontzertuak, Kop, Izargi eta Bajo Presión.
Egun osoan zehar Zikoña Irratiak igorriko du plazatik eta gainera kale animazioa egongo da.
15. Gazte Eguna da hau, nola sortu zen ideia?
Urduñako gazteria nahiko aktibo aritu da beti, gaztetxea izateko saiakera asko egon dira eta orain gaztetxea dugunez hau berezia izango da. Aurten bideoklipa ere egin da Urduñako musika talde gehienekin. Emaitza polita izan da.
Duela urte bat gaztetxea okupatu zenuten eta berriketa lanetan eman duzue azken bolada. Nola dago eraikina?
Asko aurreratu da okupatu zenetik eta gauza asko egin dira. Adibidez, beheko solairuan barra dago jadanik, ate berriak jarri dira... Goiko salairua ez dago oraindik prest, berrikuntza handiak egin behar dira.
Gazte Danbada ate joka duzue, zeozer prestatu duzue?
Prestatu dena Gazte Danbadarekin batera egin da elkarlanean. Ekintzak antolatu dira Gaztetxean eta ordu gehienetan irekita egongo da Gaztetxea. Musikarien tailerra egingo da bertan eta hitzaldiren bat.
Nola landu duzue Gazte Eguna?
4 lantalde osatu dira eta gainera deialdi irekia egin da. Jende gehiagok parte hartu zuen asanblada honetan.
Etorkizunean zer plangintza mota burutuko duzue?
Gaztetxean konponketak egiten jarraitu nahi dugu eta Otxomaioak laster izango dira.