Pertsona bat kontratatu nahi du Udalak, Gaztegunean dinamizataile lanetan aritu dadin. Kontratua hiru hilabeterako izango litzateke, apirilaren 2tik ekainaren 20ra, eta lanaldi mugatuaz. Hala, 17.5 orduko lanaldi kontratua egingo zaio langileari: ostiraletan 17:00etatik 22:00etara eta larunbat eta igandetan 16:30etatik 22:00etara. Hortaz gain, lagileak 1.5 ordu gehiago erabili beharko ditu astero Udaleko kultura teknikariarekin koordinatuta kudeaketa lanetan aritzeko.
Honakoak dira postura aurkezteko betetzea eskatzen diren baldintzak:
*Gizarte Heziketako diplomatura edo baliokiderik izatea.
*Gazteriaren arloan berariazko trebakuntza edota esperientzia egiaztagarria.
*Euskara titulua, 2. HE edo baliokiderik egiaztatzea.
Eskabide orriak eta deialdiaren harirako informazioa Urduñako udal-bulegoetan eskuratu daiteke (Foru Plaza 1, 2. Solairuan) edo baita internet bidez www.urduna.com webgunean.
Eskabideak aurkezteko azken eguna martxoaren 19a izango da.