Eusko Jaurlaritzaren Osasuna eta Kontsumo Sailak Urduñako Bainuetxea itxi du momentuz. Azken asteotan izandako bi legionella kasuk Urduñako bainuetxarekin harremana izan dutenaren susmoa guztiz baztertu arte itxita egongo da gainera.
Bainuetxearen arduradunek ohar baten bitartez adierazi dute hilero neurketak egiten dituztela Legionella duten edo ez argitzeko. Berez, bi lagun gaixoak kutsatu baino lau egun lehenago egin ziren neurketek, abenduan, eta ez zuten birusaren arrastorik aurkitu. Neurketak kanpoko enpresa homologatu batek egiten ditu.
Bainuetxearen kudeatzaileek adierazi dute haien lehentasuna bezeroen eta langileen osasuna dela, eta arrazoi horregatik, Osasun eta Kontsumo Sailari laguntzeko bere esku dagoen guztia egingo dutela .