aiaraldea.eus

Jardunaldi Kulturalen IV. edizioa azaroan izango da

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Kultura  Urduña  Urduña: Lendoñobeiti

Lendoñobeitik, Gurpide elkartearen lanari esker, bere IV. Jardunaldi Kulturalak antolatu ditu. Hiru hitzaldik osatuko dute aurtengo egitaraua. Hitzordu guztiak eguerdian izango dira eta hizlariak Dorretxean arituko dira.

Azaroaren 11n Juanma Pérez de Ana biologoak Urduñako eta Gorobeleko hegaztien inguruan hitz egingo du. Koldo Ulibarri filologo gazteak Andrés de Poza Lendoñobeitiarrak egindako ekarpenak ekarriko ditu gogora "Andrés de Poza hizkuntzalari edo XVI. mendeko etimologiak" hitzaldiaren bitartez.

Bukatzeko, Joseba Egiguren kazetaria arituko da azaroaren 25ean. Kazetari honek Urduñako kontzentrazio eremuari buruzko liburua idatzi du, eta gai berdiina jorratuko du "Francoren gatibuak Urduñan" hitzaldian. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa