Atzo arratsaldeko 18:00etan sutea piztu zen Belandiako etxalde batean. Herritar talde bat hurbildu zen sutea hasi zen pabiloira eta inguruetan zabaltzen ari ziren sugarrak itzali zituzten. Herritarrek suhiltzaileak iritsi bitartean sutea kontrolpean mantentzea lortu zuten, gehiagora zabaltzea ekidinez.
Apur bat beranduago gerturatu ziren suhiltzaileak eta pabiloian zegoen sutea amatatzeari ekin zioten. Gaueko 10:00etarako sua itzalita zuten, baina prebentzioagatik suhiltzaile talde bat bertan geratu zen gau osoan.
[video:http://www.youtube.com/watch?v=JRoqDTgrl34 width:600 height:250]