Desadostasunak EAJ eta Bilduren artean Kontuen Euskal Epaitegiaren txostenaren harira

Txabi Alvarado Bañares 2012ko uzt. 24a, 01:58

Bilduk dio txostenak EAJk egindako irregulartasunak azaleratzen dituela; EAJk dio ez direla “akats larriak izan”

Urduñako udalaren eta sozietate publikoen inguruko fiskalizazio txosten ofiziala egin du Herriko Kontuen Euskal Epaitegiak, 2009. urteko legaltasuna eta kontabilitatearen inguruan. Bilduk eta EAJk txostenaren inguruko euren iritzia plazaratu dute.

Bilduk dio txostenak EAJk egindako irregulartasunak azaleratzen dituela; EAJk dio ez direla “akats larriak izan”

Urduñako udalaren eta sozietate publikoen inguruko fiskalizazio txosten ofiziala egin du Herriko Kontuen Euskal Epaitegiak, 2009. urteko legaltasuna eta kontabilitatearen inguruan. Bilduk eta EAJk txostenaren inguruko euren iritzia plazaratu dute.

 Bilduk argitaratutako oharrak dio txostenak “hutsune, irregulartasun eta bete gabeko arauak” jasotzen dituela, EAJ gobernuan zegoenean egindakoak, aurreko legegintzaldian. Hala, koalizioaren oharrak diru-laguntzei, kontratazioari eta pertsonalari begira jasotako hainbat irregulartasun zerrendatzen  ditu. Aurreko legegintzaldian EAJko gobernuak udala eta hainbat sozietate publiko zorpetu zituela dio Bilduk. Baina zorpetze horiek “bideragarritasun ekonomikorik gabe eta kredituei aurre egiteko inolako diru-sarrerarik aurreikusi gabe” egin zirela salatu du koalizioak. Horregatik, iraingarritzat hartu du EAJk egungo gobernua udala kudeatzeko gai ez dela esatea, txostenean jasotzen dena ikusita.

 EAJk, aldiz, onartu du agian “izaera administratiboko” huts egiteak egon direla. Baina gaineratzen du ez direla “inola ere ez” akats larriak izan. Alderdi Jeltzalearen arabera, ez da “diru xahutzerik ez zikinkeriarik” gertatu, eta “kutxan eskua sartu ez dela” azpimarratzen du.

EAJren oharra ikustekok klikatu hemen.

Bilduren oharra ikusteko klikatu hemen.

Txostena bere osotasunean ikusteko klikatu hemen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide