Urtea bukatu baino lehenago dirua agortuko zaiolako Aldundiaren inplikazioa eskatu du Udalak Biltzar Nagusietan

Aitor Aspuru Saez 2012ko mai. 29a, 13:29

Bilduk Bizkaiko Biltzar Nagusietan agerpen publikoa egin du gaur. Koalizioak Bizkaiko udal guztietan mozio bat aurkeztuko duela iragarri du ekitaldi honetan. Mozio honen bitartez Foru Aldundiari udalekin mahai bat osatzea eskatuko dio. Mahai honen bitartez Udalkutxaren kudeaketa aldatzeko eta akordioak bilatzeko aukera dagoela pentsatzen du koalizio independentistak. Era berean, mozioak Foru instituzioari eskatzen dio Ondare Higiezin Zergaren eta Ekintza Ekonomikoen Zergen gaineko tresna gehiago ematea udalei, hauen bidez haien diru sarrerak handitu ahal izateko.

Bilduk Bizkaiko Foru Aldundiaren Legebiltzarretan agerpen publiko bat egin du gaur. Ekitaldi honetan Bizkaiko udal guztietan mozio bat aurkeztuko duela iragarri du alderdiak. Mozio honen bidez Foru Aldundiari udalekin mahai bat osatzea eskatuko dio. Mahai honen bitartez Udalkutxaren kudeaketa aldatzeko eta akordioak bilatzeko aukera dagoela pentsatzen du koalizio independentistak. Aldi berean, mozioak eskatzen dio Foru instituzioari udalei tresna gehiago emateko Ondare Higiezin Zergaren eta Ekintza Ekonomikoen Zergen bidez haien diru sarrerak areagotzeko.

Bizkaiko Udalen egoera larriaren adibide gordina gisa, Karlos Arranzek parte hartu du prentsaurrean. Urduñako alkateak albiste txarrak zituela aurreratu du eta horrela izan da. Udalak 6 milioi euroko zorra duela adierazi du. Aurten, Urduñako aurrekontuak ez direla onartu ekonomikoki dituzten arazoak agerian uzteko ere berretsi du Arranzek. 2012an, 4,5 milioi euro inguru jaso ditu Udalak eta 1,5 milioi zorrak ordaintzeko dira. Egoera honekin, Udalak ezingo die aurre egin dituen gastu ezberdinei; bankuak, ornitzaileak eta herritarren zerbitzuei.

Konponbide global baten bila

Karlos Arranzek gogoratu du 2008an Foru Aldundiak Urduñederraren akzioak erosi zituela eta horrela milioi bat euroi eman ziola Ricardo Gutiérrezen Udalari. Diru horrekin kontuak urte horretan saneatu ziren baina arazo globala mantendu zen, Bilduren ustez. 

Orain, konponbide global bat eskatu du Bilduko ordezkariak. Urduñako Udalak akordioak heltzeko jarrera ireki bat duela ziurtatu du, bain argi eta garbi eremu batzuk markatu dituela dio. Eremu horren barruan hornitzaileei ordaintzeak -hauek langileak dituzte eta- eta herritarren zerbitzuak ez murrizteak lehentasuna dute. Lehentasun gutxiago du, Arranzen iritziz, bankuetxei ordaintzea, hauek krisiaren sorreran beran ardura handia dute eta.

Ardurak argitu nahian

Urduñako alkatearen iritziz Ricardo Gutiérrez eta bere gobernu taldearen errua da gaurko egoera larria. Arranzen aburuz, 2004ean sintoma ugarik nabarmendu zuten Urduña krisian zegoela. Tokiko krisi horri nazioarte mailan eman den krisia gehitu behar zaio. Hala ere, garai horretako Udal taldeak erabaki zuen bere azkeneko legealdian hurrengo 20 urteetan zehar ordaindu behar diren zorrak sortzea.

Bilduk ere aldarrikatu du Foru Aldundiak ardura handia zeukala erabaki horietan, gauzatzea posible egin baitzuen. Horregatik, Karlos Arranzek luzatu dio gonbidapena Bizkaiko Foru Aldundiari konpromesuak hartzeko eta Urduñako egoera ekonomikoaren konponbidean inplikatzeko. "Urduñak inbertsioak behar ditu, ez soilik zorrak ordaintzea" esan du alkateak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide