Aletxu Zobaran eta Lyon-Corbasen dauden gainontzeko preso politikoek bere egoera salatu dute

Aitor Aspuru Saez 2011ko abe. 31a, 11:21

Txosten baten bitartez, Lyon-Corbas gartzelan dauden euskal preso politikoek -Aiaraldeko Aletxu Zobaran, Urko Labaka, Eider Uruburu, Jone Lozano, Marixol Iparragirre eta Mikel Albisu- bere bizi baldintzen berri eman dute. Zabaldutako testuak presoek eta senideek pairatzen dituzten sakabanaketa neurriak salatu du. Sakabanaketa honek suposatzen du senideek eta lagunek 800 kilometro egin behar dituztela astebururo preso dituzten pertsonak bisitatzeko.

Txosten baten bitartez, Lyon-Corbas gartzelan dauden euskal preso politikoek -Aiaraldeko Aletxu Zobaran, Urko Labaka, Eider Uruburu, Jone Lozano, Marixol Iparragirre eta Mikel Albisu- bere bizi baldintzen berri eman dute. Zabaldutako testuak presoek eta senideek pairatzen dituzten sakabanaketa neurriak salatu du. Sakabanaketa honek suposatzen du senideek eta lagunek 800 kilometro egin behar dituztela astebururo preso dituzten pertsonak bisitatzeko. Aldi berean, sakabanaketa espetxe barruan ematen da, presoak banatzen saiatzen baita Estatu Frantsesa, bai bere lurraldean (euskal preso politikoek hainbat gartzeletan bukatu dute), bai modulu ezberdinetan.
Bestalde, Lyon-Corbaseko ezarritako erregimenari buruz idatzi du bertako Euskal Preso Politikoen Kolektiboak. Zentzu horretan, pilaketa: "690 preso izateko prestatuta dago baina 800 baino gehiago biltzen ditu normalean", sexismoa -emakumeen bizi baldintzak gizonezkoak baino gogorragoak dira- eta gehiegikeriak -gartzelan eman behar diren hainbat zerbitzu EUREST enpresak kudeatzen ditu eta bere diruaren jabe ez dira presoak- aipatu dituzte. Dena den, Lyon-Corbaseko kolektiboak gauza bat azpimarratu nahi izan du, espetxe barruan ematen den sarraski politika: "Euskaldunok ailegatu ginenetik 2011ko abuztua arte bederatzi izan dira aurten Lyon-Corbasen hil diren presoak", hori gutxi balitz, bere buruaz beste egiteko saiakerak ugariak dira preso sozialen artean. Egoera lazgarri horren aurrean Aletxu Zobaran eta beste presoek instituzioen erantzunkizuna seinalatu dute: "Behin, giltzari batek interpelazio bati erantzunez esan zigun gertatutako hildakoak eta buruaz beste egiteko saiakerak ez zirela gauza larria, "Kuota" bat zeukatelako".
Bukatzeko, Lyon-Corbaseko euskal presoek giltzari eta espetxe agintarien partetik jasan dituzten eraso ezberdinak jaso dituzte. Preso eta gartzelan agintzen duten arteko borroken arrazoiak desberdinak izan dira. Baina garrantzitsuenak hauek izan dira, euskal presoen izaera kolektiboa ukatzea, behin eta berriro banatzeko eta isolatzeko saiakerak eta senideen aurkako errepikatu diren erasoaldiak. Azkenengo borroka honetan, emakumeak diren euskal preso politikoak preso sozialen partetik sostengu ikaragarria jaso dute. Eman diren borroka guztiei esker errespetu maila bat lortu du Lyon-Corbasen dagoen kolektiboak eta mezu honekin bukatu dute txostena: "Hauxe beraz Lyon-Corbaseko Kolektiboko kideon ekina, garbi dugu espetxeak askatasuna galtzea dakarrela, baina hortik aurrera ez gaude prest dohainik sufritzeko sarraski zulo hauetan, ezta euren txontxongilo edo xake-piezak bezala erabiliak izateko, gaur hemen eta bihar han. Eta batez ere ez dugu onartzen gure senideen denbora, diru eta osasunarekin jolastea. Borrokak ematen duelako indarra eta guk ez badugu borrokatzen ez digulako inork oparirik egingo: gure eskubideak errespetatu, estatus politikoa eta Euskal Herriratzea orain!"

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide