PPk gastu publikoa murriztearen aldeko apustua egiten du

Txabi Alvarado Bañares 2011ko urr. 4a, 09:29

Urduñako Alderdi Popularrak sozietate publikoak murriztu behar direla adierazi du ohar batean

Urduñako PPk esan du gastu publikoaren murrizketa sozietate publikoetatik hasi behar dela. Alderdi horren arabera, sozietate publiko askok ez dute funtziorik betetzen eta gobernatzen duenak  konfiantzazko jendea jartzeko “txiringito” moduan erabiltzen ditu.

Urduñako Alderdi Popularrak sozietate publikoak murriztu behar direla adierazi du ohar batean

Urduñako PPk esan du gastu publikoaren murrizketa sozietate publikoetatik hasi behar dela. Alderdi horren arabera, sozietate publiko askok ez dute funtziorik betetzen eta gobernatzen duenak  konfiantzazko jendea jartzeko “txiringito” moduan erabiltzen ditu.

 Jose Maria Beascoechea zinegotzia buru duen udal-taldeak Urduñederra sozietate publikoaren  kasua aipatu du. Sozietate horrek bere kabuz bizirauteko gaitasunik ez duela erakutsi du, eta oraindik bizi bada udalak emandako diru-laguntzegatik eta bere kapitalaren zati bat saltzeagatik da;  PPren uztez. Gainera, sozietate horrek betetzen dituen funtzioei buruzko “dudak” dituela adierazi du udal-taldeak.

Hortaz, Alderdi Popularrak adierazi du ez duela Urduñederraren orain arteko funtzionamendu bera onartuko, eta kudeaketa berdinarekin jarraituz gero desegin beharko litzatekeela uzte du. Hori guztiari buruz eztabaidatzea “ezinbestekoa” dela dio alderdiak.

Aurreko legegintzaldia argitu beharreko “duda eta susmoz “ beteta zegoela azaldu du PPk. “Kapital salmentan, kredituen transferentzian, abalen onarpenean eta finantza-saneamenduko planetan oinarritutako legislatura bat bukatu berri dugu”. Horregatik, udalaren erradiografia zehatz eta gaurkotu bat egin behar dela esan du, kontu publikoen benetako egoera zein den ikusteko.    

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide