Urduñako Iván Fandiño toreatzaileak zezen baten adarkada jaso zuen iragan larunbatean Bilboko Vista Alegre zezen plazan, Aste Nagusian egiten ari ziren zezenketetan parte hartzen zegoela.
Lehenengo zezenarekin zailtasun ugari izan zituen, zezen geldo eta kontrolatzeko zaila baitzen, eta, ikusleak ikuskizunarekin aseturik geratu ez baziren ere, azkenean akatzea lortu zuen. Baina beste zezenarekin zailtasunak areagotu egin zitzaizkion, harik eta animaliak Ivani hankan zauri larri bat ireki zion arte. Beraz gain, zezenak Mario Romero banderilleroa ere zauritu zuen, erizaindegian bertan operatu behar izan zutelarik, belaunaren goialdean zeukan zauri bat zela eta.
UCItik atera berri dutela, Ivan Faldiño Bilboko Andra Mari ospitalean dago, errehabilitazioarekin hasteko gogo handiekin eta zezenketen munduan aurrera eraman duen bere karrera arrakastatsuarekin jarraitzeko ilusioarekin. Izan ere, Fandiño datorren larunbatean jaitsi beharko litzateke berriz arera eta, medikuaren iritziz, posiblea litzateke urduñarra zita horretarako errekuperatzea.