Urte berrian Urduñako hiriak 300 metro karratu dituen karpa berri bat izango du eskura. Erosketa horri esker, urtean zehar Foru plazan ospatzen diren kirol zein kultur ekitaldiak merkeago antolatuko dira. Instalazio berriak 15 x 20 x 3 metroko tamaina izango du. Espazioa kubrituko duen lona poliesterrekoa izango da, hala ere, suaren kontrako babesa duen PVCko estaldura izango du. Karparen finkapenei esker, nahi beste aldiz desmontatzeko aukera egongo da.
"Hirigune 2016" programaren bitartez hiriak jaso duen 13.650 euroko diru laguntzari esker erosi da karpa. Garapen Ekonomikoko arlotik eskatu zuen Udalak diru-laguntza, ACCOR merkatarien elkartearekin duten hitzarmenaren bitartez.