Irisgarritasuna Aiaraldean

Maria Luisa Goikoetxeak "Recuerda que venimos del infierno" liburua argitaratuko du

Erredakzioa 2016ko abe. 20a, 08:21

"Recuerda que venimos del infierno" obra argitaratuko du urtarrilean Maria Luisa Goikoetxeak. Orain dela 2 urte burmuinean hemorragia izan zuenetik gaur egun arte izandako esperientzia jasotzen du bertan Goikoetxeak. "Nire egoeran dauden beste pertsonei laguntzeko asmoz" adierazi du.

"Recuerda que venimos del infierno" obra argitaratuko du urtarrilean Maria Luisa Goikoetxeak. Orain dela 2 urte burmuinean hemorragia izan zuenetik gaur egun arte izandako esperientzia jasotzen du bertan Goikoetxeak. "Nire egoeran dauden beste pertsonei laguntzeko asmoz" adierazi du.

Orain dela urtebete,  tren geltokietan mugikortasun arazoak dituztenentzako arrapala jar dezaten eskatzeari ekin zion eta ordutik hainbat ekimen burutu ditu bere eskaria aldarrikatzeko. Obra horretan Renferi eta Arartekoari bidalitako mezuak zein jasotako erantzunak bildu ditu, hedabideetan publikatutako artikuluekin batera. 

Izenburu esanguratsua

Liburuaren izenburua, "Recuerda que venimos del infierno", Goikoetxeak bere senarrari egindako omenaldia da, izan ere, adierazi duenez, berak beti errepikatzen omen duen esaldia da Goikoetxea goibel eta adorerik gabe sentitzen denean. 

Aurkezpena 

Urtarrilaren 20an egingo dute liburuaren aurkezpena, Alondegian, arratsaldeko 19:00etan. Liburuak Urduñako Arantza eta Mahor liburudendetan egongo dira salgai. Médicos Sin Fronterasi emango dizkio Goikoetxeak liburuarekin lortutako irabaziak.  

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide