Haurren liburutegia urtarrilaren 2tik aurrera zabalik egongo da

Erredakzioa 2016ko abe. 30a, 07:54

Urduñako haurrentzako liburutegiak ateak irekiko ditu urtarrilaren 2an Alondegiko 2. solairuan. Bertan 12 urte arteko haurrei zuzendutako literatura obrak egongo dira eskuragarri.

Hala ere, horiek maileguan hartzeko liburutegi orokorrera jo beharko da, eraikineko 3. solairuan kokatuta dagoenera. Espazioa arratsaldetan egongo da zabalik, astelehenetik ostiralera 16:30etik 20:30era. Urtean osoan ere hainbat ekintza burutzeko asmoa dute. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide