Urduñako Udalak positiboki baloratu du Europako Life +12 deialdiaren barruan kokatzen den proiektu honen emaitza. Abeltzantza sektorearen jasangarritasuna izan du xede.
Besteak beste, helburu zuen karbono-arrastoa murriztea, lurzoruaren emankortasuna hobetzea, animalien ekoizpena gehitzea eta abeltzaintzako isuriak murriztea eta abeltzaintzako ustiategien bideragarritasun ekonomikoa hobetzea eta horren aldeko aurrera pausoak eman dituzte.
NEIKER-Tecnalia, Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea izan da proiektuaren koordinatzailea, hala ere, INTIA (Nekazaritzako Elikagaien Teknologien eta Azpiegituren Nafarroako Institutua) eta Urduñederrak ere parte hartu dute programan, Bedarbide Elkarteko abeltzainen laguntzarekin. Informazio gehiago kontsultatu daiteke www.regenfarming.eu webgunean.