Atzerriko turista kopuruak %2,4 egin du gora

Ainhoa Basarrate Astobiza 2017ko urt. 2a, 12:00

Urduñako Turismo Bulegoa Alondegian kokatuta dago. Argazkia: Urduñako Udala

Urduñako Turismo Bulegoak positiboki baloratu du 2016ko bisitari kopurua. Emaitzarik nabarmenena da atzerriko turisten kopuruak %2,4 egin duela gora aurten eta bisita kopuru osoaren %8,3a da orain. 

Bisitarien datu orokorrak, hala ere, ez dira asko hazi 2015eko emaitzekin alderatuta, izan ere, 6.500 pertsona inguru pasatu dira hilabete hauetan Alondegian kokatuta dagoen bulegotik. 

Turismo zerbitzutik nabarmendu nahi izan dute hainbat ekintzen antolaketak oso eragin positiboa duela emaitzetan, Udalak, hiriko elkarteek nahiz haiek zuzenean bultzatutakoak. Besteak beste, azpimarratu dute EuskadiSextuple - Agility txapelketaren ondorio positiboa, izan ere, 2015eko abuztuko datuek %24 egin zuten gora.  

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide