Urduñako Udalak haurrentzako jolas parke berri bat instalatu du La Antigua auzoan. Gunea diseinatzeko prozesuan auzoko hainbat haurrek parte hartu zuten, nahi zituzten jolasak hautatu eta haien kokapena erabakitzeko. Proiektu osoa garatzeko 15.000 euroko inbertsioa burutu du Udalak.
Mikel Deuna auzoko plaza
Mikel Deuna auzoko plaza ere egokitu dute azkenaldian auzokideen partehartzeari esker. Hormak kendu ondoren, gunearen garbiketa burutu zuten eta orain aisialdirako gunea izango den horretan belarra eta zuhaitzak landatu dituzte.