Aurkezleek Txarlazo zein Mendiko Lagunak mendi taldeekako kideak izan zituzten bidelagun. Saioa Nerbioi ibaiko ur-jauzian hasi zuten eta, Tologorri gailurrera igotzeaz gain, Urduñako txokoak ezagutzeko aukera ere izan zuten. Saioan parte hartu zuten, besteak beste, Markel Uriarte txirrindularia, Zuriñe Frutos duatloi lasterkaria eta Maria Barbero moto gidaria.
Lurrean grabatutako irudiez gain, saioan ere dron irudiak tartekatu zituzten. Programa ikusgai dago, osorik, ETBko nahieran zerbitzuaren bitartez: http://www.eitb.tv/eu/bideoa/gailurra--negua/5754/124912/tologorri-eta-urduna/