Irisgarritasuna Aiaraldean

"Ospitaletik etxera itzuli bezain pronto lankideei bidalitako mezuak jasotzen ditu liburuak"

Erredakzioa 2017ko urt. 19a, 08:44

María Luisa Goikoetxea./ aiaraldea.eus

MARIA LUISA GOIKOETXEAk bihar aurkeztuko du "Recuerda que venimos del infierno" liburua Urduñako Alondegian 19:00etan.

Egileak aitortzen du urduri dagoela, izan ere, "beldurra ematen dit elurra egiteak eta nire lankideek etortzeko aukerarik ez izatea, eurak baitira liburuaren benetako protagonistak".

Eta hala da, testuak jasotzen ditu María Luisa Goikoetxeak lankideei bidalitako hainbat mezu elektroniko. Urduñarrak idatzi zizkien horiek guztiak etxera ospitaletik itzuli bezain pronto, 8 hilabetez bertan egon ostean burmuineko hemorragia baten ondorioz.

Krisialdiak mugikortasuna asko murriztu zion eta orain aulki gurpildunean dago. Hori dela medio, María Luisa ospetsua egin da irisgarritasunaren alde egindako aldarrikapenagatik.

Liburua argitaratzeko ideia bere lehengusina Txarok eman zion, berak ere mezuak jaso zituen-eta.

Besteak laguntzeko

Liburuaren izenburua gordina bada ere -esaldia senarrak esaten dio animatzeko María Luisa triste dagoenean-, egileak argitu du asmoa dela laguntzea antzeko egoeran dagoen jendea, bere bilakaera, gorabeherak eta eboluzioa azaltzen baititu.

Horrez gain, etekinak lortuz gero, urduñarrak Mugarik Gabeko Medikuei emango dizkio. Berez, María Luisak finantzatu du 300 aleko argitalpena.

Kontzertua

Aurkezpenarekin batera kontzertua eskainiko dute Rafa Egiluzek eta Constanza Garzonek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide