1999. urteko kintoek martxoaren 4an egingo dute jaia, Agate Deunaren bezperan hiriko kaleetan eta inguruko herrietan abestu eta gero.
Gauzak horrela, martxoaren 4an mezarekin abiatuko dute ospakizuna eta goizean haurrentzako jokoak gauzatuko dituzte. Eguerdian, ordea, triki-poteoari ekingo diote.
Gauez kontzertuak izango dira protagonistak, izan ere, ETS taldeak, Aiaraldea Sound Systemek eta DJ Rubak joko dute.