Hasi dira ADRAtan elkartearen etnografia jardunaldiak. XX. mendearen erdialdean Urduñan zegoen bizimodua izango dute hizpide jardunaldiek. Atzo egin zuten lehen mahaingurua, eta gaur egingo dute bigarrena, 19:00etan Alondegian. Bihar (larunbata) aldiz, 50. hamarkadan girotutako guatekea egingo dute, ordu eta toki berean.
Erakusketa bat ere atondu dute ADRAtanekoek, zeinetan Urduñan aspaldi jazotako albisteek prentsan izandako isla ikusi daitekeen.