Urduñako Udalak parte hartu du gaur goizean Elgoibarreko Duintasunaren Kolunbarioaren inaugurazioan. Aranzadi Elkarteak azken urteotan berreskuratutako 27 pertsonen gorpuzkiak hilobiratu dituzte bertan. Ehun bat lagunek hartu dute parte ekitaldian: bertan izan dira hildakoen senitartekoak, historia eta memoria elkarteak eta lurpetik atera diren eta identifikatu ezin izan diren gorpuak zeuden udalerrietako ordezkariak.