Iaz bezala, Olaia Gurrutxaga Zabala urduñarrak 2. postua eskuratu du Espainiako Landa Zeharreko Txapelketan. 2000 metroko junior kategorian lehiatu zen asteburuan Zornotzako Jauregibarriko zelaietan eta horrekin 3 aldiz jarraian lortu du podiumera igotzea.
Javi Conde atletismo egokituko kirol klubak antolatu du aurten proba, Olaiaren taldeak, hain zuzen. 26 klubek parte hartu dute eta 2 kirolari independentek. Guztira, 191 kirolari aritu dira.