Abian jarri du Urduñako Udalak Otxomaio jaietarako kartel lehiaketaren XXXIII. edizioa. Bi kategoria izango ditu lehiaketak: Kimu eta umeena alde batetik eta Gazte eta helduena bestetik.
Egile bakoitzak bi lan aurkeztu ahalko ditu gehienez eta formatua librea izango da. Hori bai, kartelek derrigorrean islatu beharko dute “Otxomaioetako jai-giroa”. “Otxomaio 2017” eta “Urduña jaietan” leloak ere ezinbestean agertu beharko dira karteletan, eta lanak sinatu gabe entregatu beharko dira. Kartelaren atzeko aldean jarri beharko ditu egileak bere datuak. Alondegian entregatu behar dira laminak, eta martxoaren 3a izango hori egiteko azken eguna (13:30etan itxiko da epea).
Urduñako Udalaren web-gunean dago lehiaketan parte hartzeko jakin beharreko informazio guztia.