Otxomaio Jaietako Batzordeak epe bat zabalduko du Urduñako herritarrek aurkeztu ditzaten haien proposamenak aurtengo jaietako pregoilaria eta txupineroa hautatzeko.
Horretarako mezu bat bidali beharko da zikoina@urduna.com helbidera. Tartea zabalik egongo da otsailaren 13tik martxoaren 10era. Batzordeak jasotako izen guztiak aintzat hartu ondoren hartuko du erabakia eta izendatuko ditu 2017ko jaietako pregoilaria eta txupina jaurtiko duen pertsona.
Batzordeak jaietako ordezkariak aukeratzeko horrelako prozesua martxan jartzen duten lehenengo aldia da honakoa, iaz hiriko elkarteek izan zuten proposamenak egiteko aukera.
Maria Barbero moto gidaria izan zen txupinera 2016an eta Olaran txoko elkartea izendatu zuten pregoilari.