Auto bat aldapa batetik erori da Urduñan, BI-3931 errepidean, Izorianzko norantzan. Autoa gidatzen zegoen gizonezkoak ihes egin du, emakumezko bat auto barruan harrapatuta utzita.
Suhiltzaileak gertaera jazo den tokira bertaratu dira eta emakumezkoa autotik ateratzea lortu dute. Galdakaoko hospitalera eraman dute eta bere egoera ez da larria, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Poliziak gizonezkoaren bila daude orain.
Zer gertatu den ikertzen ari dira
Errepidearen 41. kilometroan jazo da gertaera. Trafikoa moztuta egon da tarte batez, baina berrezarri egin dute dagoeneko. Oraindik ez daude argi gertaeraren nondik norakoak.