Erosi diren ohetatik lau alzheimerra duten pertsonentzako bereziak dira. Halaber, komunean erabiltzeko ahulki geriatriko berria eta zutik jartzeko garabi bat erosi dituzte. Zaintzarako horrelakoen beharra dutenek lehentasuna izango dute oheak jasotzerako orduan.
Helburu sozialak
Egokituta ez dauden ohe zaharrak baztertuko dira, baina eskuragai egongo dira hiriko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan arazo ekonomikoak dituzten pertsonentzat. Bi ohe hartu ahalko ditu gehienez pertsona edo elkarbizitza unitate bakoitzak. Soberan daudenak helburu sozialetara bideratuko dituzte. Informazio gehiago jaso daiteke 945 38 30 03 telefonora deituta.