2019an hasiko dira A-625 errepidea konpontzeko lanak

Erredakzioa 2017ko mar. 7a, 07:05

2019an abiatuko dituzte Saratxoko errepidearen trazadura berria egiteko obrak. Argazkia: aiaraldea.eus

25 hilabetez luzatu ahalko lirateke lanak.

Atzo bildu ziren Urduñako Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia A-625 errepidearen konponketa lanen inguruan hitz egiteko.

Bi kontu landu dira hitzordu horretan. Batetik, 2016ko irailean adostutako hobekuntzak baloratu dituzte eta, bestetik, landu da Urduña eta Amurrio artean dagoen A-625 errepideak izango duen trazadura berriaren gauzatze kronograma.

Hobekuntzak
Aurreko bileran adostutako hainbat lan bukatuta daude dagoeneko: bide-zoruaren fresaketa, segurtasun hesien instalazioa eta bide-seinale berrien instalazioa.

Hala ere, oraindik ere burutu beharreko beste hobekuntza batzuk daude egin gabe. Hurrengo hilabeteetan, besteak beste, hormen konponketa eta goraguneen beheramendua egin beharko da. Alde guztiek positiboki baloratu dituzte hobekuntza obra horiek, ahaztu gabe horien helburua dela errepidea hobetzea proiektu berria gauzatu bitartean.

2019rako
Urduña eta Amurrio artean dagoen A-625 errepidearen trazadura berriari dagokionez, Urduñako Udalak aurreko bileretan adostutakoa nabarmendu du, Foru Aldundiak gauzatze kronograma ezarri eta dagokion zenbatekoa bideratu dezan.

Gauzak horrela, Foru erakundeak 2018ko erdialdean lanak esleitzeko konpromisoa hartu du. 2019ko hasierarako aurreikusi dute lanak abiaraztea eta  aurreratu dute 25 hilabetez luzatu daitezkeela.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide