Hiru presoek Estrasburgoko Epaitegira jo zuten aldarrikatzeko Lyon-Corbaseko espetxean egon zirenean -euren etxeetatik 800 kilometro baino gehiagora, alegia- familiarekin harremanetan izateko eskubidea urratu zuela Frantziako Estatuak.
Epaileek, ordea, ez dituzte aintzat hartu abokatuaren argudioak. Azaldu dutenez, sakabanaketa ez da oztopo izan, senideen bisitak jaso baitzituzten eta telefonoz hainbat aldiz komunikatu baitziren.