Zaintza lanak egiten dituztenentzako laguntza programa sortu dute

Zaintzaren hainbat alde landuko dute. Argazkia: uztarria.eus

Menpekotasuna duten senideen zaintzan aritzen diren herritarrentzako laguntza programa sortu du Urduñako Udalak. “Zaindu” izena jarri diote egitasmoari, eta hainbat ekintza barnebilduko du.

Alde batetik, etengabeko “informazioa eta orientazio zerbitzua” eskainiko du programak, Ongizate Sailaren bidez. Laguntza psikologikoa ere emango du, taldeka zein norbanakoei. Hortaz gain, trebakuntzari ere garrantzia emango dio egitasmoak.

Horri begira, hiru  saio antolatu ditu udalak, hiriko osasun zentroko kideekin elkarlanean. Lehena osasun arloari buruzko izango da, martxoaren 30ean, emozioei buruzkoa bigarrena (apirilaren 6an) eta gizarte esparruaren ingurukoa hirugarrena (apirilaren 28an).

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide