Bagoi egokitua jarriko duela adierazi dio Sustapen Ministerioak María Luisa Goikoetxeari

Erredakzioa 2017ko mar. 10a, 08:31

Sustapen Ministerioak jakinarazi dio María Luisa Goikoetxeari udan programa pilotua abiatuko dutela Renfeko C-3 ibilbidean eta bagoi egokitua eskainiko dutela.

Atzo egon zen María Luisa Goikoetxea Sustapen Ministerioan Madrilen 120.000 sinadura baino gehiago entregatzeko.

Bertan, zenbait ordezkarik iragarri zioten urduñarrari irisgarritasuna bermatzeko bi ekimen gauzatzeko borondatea.

Alde batetik, programa pilotu legez, bagoi egokitua jarriko dute udan. Bestalde, laster obrak hasiko dituztela esan zioten.

Zuhurtzia

Pozik jaso baditu berriak ere, María Luisa Goikoetxeak zuhur jokatu nahi du eta itxaron nahi du bi iniziatibak egikaritu arte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide