Martxoaren 4an CD Orduñako gazteek San Migel taldearen aurka jokatu zuten Basaurin. Urduñako jokalarieknola irain homofoboak, xenofoboak eta arrazistak hala mehatxuak jasan behar izan zituzten publikoaren aldetik, bai partidan zein norgehiagokaren ostean. Horregatik, Ertzaintzak urduñarrak babestu behar izan zituen.
Erasotzaileen artean Indartsu Klubeko zenbait kide zeuden, eta horren aurrean bi taldeek ekimen bateratua gauzatuko dute, gertakariak gaitzesteko eta kirolaren hainbat balore aldarrikatzeko.
Matxismo, homofobia eta arrazismoaren kontrako mezua
CD Orduñak eta Indartsu Clubak adierazi dute jokaera matxistek, arrazistek, homofoboek eta intoleranteek ez dutela lekurik ez futbolean ezta euren erakundeetan ere.
Zentzu horretan, oinarrizko futbol taldeen lana goraipatu dute kirolaren balioak irakasteko; aurkariarekiko errespetua, esaterako.
Taldeen eta zaletuen argazkia
Horregatik, zigor neurriak hartu edo partida publikorik gabe geratu ordez, larunbateko partida jai bilakatzea erabaki dute. Hori dela medio, jokalari guztiek jantziko dute “kirol legez, denok irabazle” lelodun kamiseta .
Horrez gain, taldeen eta jarraitzaileen argazki bateratua egingo dute.