Iragan larunbatean Urduñan lortutako dirua zenbatu dute errefuxiatuen aldeko ekimenaren antolatzaileek. 3907,19 euro bildu dituzte guztira.
Himayari bidaliko diote diru guztia. “Elkarte horrek pisuak alokatzen ditu grezian, errefuxiatu guneetan dauden pertsonei etxebizitza duin bat, janaria eta berogailua eskaintzeko, asiloa ematen dieten arte”, adierazi du Nekane Estrella Lekandak, “antolakuntzatik eskerrak eman nahi diegu bihotzez larunbateko ekintzetan parte hartu zuten guztiei”.
Egunaren bideo-kronika: