Gatillazo, Enkore eta Kosmos taldeek girotuko dituzte otxomaioak

Erredakzioa 2017ko api. 20a, 07:00

Gatillazo taldea artxibo irudi batean. / Alberto Aznar

Maiatzaren 5ean hasi eta 14an amaituko dira jaiak.

Aurtengo otxomaioen egitaraua aurkeztu berri du Urduñako Jai Batzordeak. Aurten ere ugariak dira jaietan ekarpena egingo duten elkarte eta eragileak; 21 taldek hartu dute parte guztira jai programaren osaketan.

Maiatzaren 5ean hasiko dira jaiak. Giroa arratsaldeko lehen ordutik egongo da bero, baina jaiak ez du eztanda egingo gaueko bederatzietara arte, ordu horretan jaurtiko baitute festen lehen suziria udaletxeko balkoitik. Maria Luisa Goikoetxea izango da aurtengo pregoilari eta txupinera. Bozketa herrikoi baten bidez hautatu dute Goikoetxea. Aitortza egingo zaio horrela emakume urduñarrak Renfe eta Adifek trenbide sarean irisgarritasuna berma ditzaten aurrera eramandako borrokari. 

Behin suziria jaurtita emango zaio hasiera maiatzaren 14ra arte luzatuko den egitarauari. Musikak protagonismo berezia izango du, hainbat musika talderen eskutik. Gatillazo, Enkore eta Kosmos taldeak igoko dira oholtzara, besteak beste. Egongo dira bestelako ekintzak ere: pilota partidak, koadrilen afaria, taekwondo erakustaldia... albistearen azpian kontsultatu daiteke egitarau osoa.

Jaia eta aldarrikapenak uztartuaz
Irisgarritasunaren alde egindako borroka izango du hizpide Maria Luisa Goikoetxeak pregoian. Bera ez da izango festa eta aldarrikapenak uztartuko dituen bakarra. Hala egingo dute baita Urduñako Herri Eskolako guraso elkarteko kideek. “Haurren herri bazkaria” prestatuko dute Haurren Egunerako (maiatzak 7). Tokiko produktuekin kuzinatuko dute, nagusien egoitzan. Ikastetxerako aldarrikatzen duten jantoki proiektua bideragarria dela erakutsiko dute horrela gurasoek.

Egitarau osoa

Maiatzak 5, ostirala: Txupinazoa

17:00 // Barrakak % 50eko deskontuarekin.

20:00 // Urduñako udaletxeko Udalbatza aretoan, XXXIII.OTXOMAIOTAKO KARTEL LEHIAKETAKO
HAURREI SARI BANAKETA ekitaldia.

21:00 // Udaletxeko balkoitik, TXUPINAREN jaurtiketa. Jarraian, erraldoi eta buruhandien kalejira musikatua.

23:00 // Foru Plazan, ENKOREren kontzertua.

01:00 // Foru Plazan, DJ OIHAN VEGA.

 

Maiatzak 6, larunbata

9:00 // Gamako lakuan, HAURREN XVIII. ARRANTZA LEHIAKETA.

10:30 // Foru plazan, X. PATATA TORTILA TXAPELKETA eta V. PAELLA LEHIAKETA.

13:00 // FITA FIKen kale animazioa.

16:30 // Foru plazan, Bihotza Konpartsaren txosnan, III. OTXOMAIO 2017 MUS AZKAR TXAPELKETA.

17:30 // Foru plazan, FALKONERIA ERAKUSTALDIA, Halconeros de Castilla taldearen eskutik.

18:00 // ESKUPILOTA JAIALDIA udal-pilotalekuan; Emakumezko seniorren binakako eskupilota partidak, gizonezko gazteen lau t´erdiko eta gizonezko seniorren binakako eskupilota partidak.

19:30 // Foru plazan, DANTZATZEKO MUSIKA Santa Zezilia Bandarekin.

22:00 // Foru plaza, BERBENA Luhartz taldearekin.

22:00 // Gaztetxean, GAZTE KONTZERTUAK.

01:00 // Foru plazan, DJ REMEMBER NIGHT II.


Maiatzak 7, igandea

12:30 // Bihotza, Erraldoiak, Batibomba, buruhandiak eta POLUNPAK konpartsaren KALEJIRA.

13:00 // Foru plazan, KALEKO ANTZERKIA. PhilotaJole konpainiaren “Mister Pichichi”.

13:30 // KALEKO ANIMAZIOA Basauriko Haizedoinu taldearekin.

18:00 // Frontoian, II URDUÑA HIRIKO TAEKWONDO ERAKUSTADIA. Urduña Taekwondo Elkartearen eskutik. Urduñako umeek eta gazteek parte hartuko dute.

18:30 // Zezen-plazan, ZEZENKETA-JAIALDIA.

18:30 // BATUKADA Urduñako kaleetatik Camambú Percusión taldearekin.

20:00 // Foru plazan, BERBENA Kosmos taldearekin.

22:00 // Foru plazan, KONTZERTUA Café Cubano taldearekin.

23:30 // Foru plazan, BERBENA Kosmos taldearekin.

 

Maiatzak 8, astelehena: Antiaguako Andra Mariaren Jaia

10:30 // AGINTARIEN SEGIZIO DESFILEA Antzinako Andra Mari Santutegira.

11:00 // Antzinako Andra Mari Santutegian, MEZA NAGUSIA.

12:00 // BURUHANDIAK.

13:00 // Antzinako Andra Mari santutegian, URDUÑAKO ABESBATZAK abestutako MEZA.

13:15 // Foru plazan, Santa Zezilia Bandaren KONTZERTUA.

13:30 // KALE ANIMAZIOA Etxebarria aita-seme trikitilariekin.

18:30 // KALE ANIMAZIOA Gesaltza Txarangarekin.

19:00 // Foru plazan, UMORE IKUSKIZUNA Iñigo Salinero ‘Txaflas’ aktorearekin: “Hay dos vidas, una buena y otra mala”.

21:00 // Foru plazan, BERBENA Hotza taldearekin.

 

Maiatzak 9, asteartea: Umeen Eguna

11:00-14:30 // Foru plazan, PUZGARRI PARKEA eta BIZIKLETA GINKANA. Ginkanan parte hartzeko, nork bere bizikleta eta kaskoa eramana behar ditu. Euria egiten badu, Antzinako Andra Mari Ikastetxeko jolastokian izango da.

11:30 // Arrastariako agintarien ERROMESALDIA Antzinako Santutegira.

12:00 // Antzinako santutegian, MEZA.

12:30 // BATIBOMBA eta BURUHANDIAK.

13:30 // Urduñako Oilarrak eta Getxa Goi Txistulari taldearekin KANTU POTEOA.

14:30 // Gernika plazan, HAURREN HERRI BAZKARIA. Bertakoa eta hurbil produktuekin eginda. Prezioa: 2,5€. Txartelak salgai apirilaren 24tik 28ra Alondegian, 11:00etatik 12:30era eta 17:00etatik 19:00etara.

16:30 // Foru plazan, HAURRENTZAKO IKUSKIZUNA, Zirkun konpainiaren “Bidaibizitzen”

17:45 // Foru plazan, DJ ILIA.

 

Maiatzak 12, ostirala: Adinekoen Eguna

12:30 // Andra Mari Elizan, gure nagusien omenezko MEZA.

14:30 // Jubilatuen Egoitza Sozialean, BAZKARIA, Hiriko adineko guztientzat. Prezioa: 6€. Txartelak salgai apirilaren 24tik 28ra Alondegian, 11:00etatik 12:30era eta 17:00etatik 19:00etara.

17:00 // Barrakak %50eko deskontuarekin.

18:00 // Jubilatuen Egoitza Sozialean, IKUSKIZUNA, Elvi Ventrilocuoren “Tres en uno” obra.

19:00 // Frontoian, EUSKAL LIGAKO SASKIBALOIKO EMAKUMEZKOEN PARTIDUA.

20:00 // MUSIKA ANIMAZIOA Hiriko kaleetatik.

20:30 // Foru Plazan, VI. PLAY BACK LEHIAKETA.

22:00 // Foru plazako arkupeetan, KUADRILLEN AFARIA.

23:30 // Foru plazan, BERBENA Kresala taldearekin.

 

Maiatzak 13, larunbata

9:30 // Zezen-plaza inguruan, Otxomaioetako XVIII. HIPIKA KONTRENTRAZIOAn parte hartuko duten zaldikoen harrera.

12:00 // Foru plazan, EUSKAL DANTZAK, Urduñako Erauntsi eta Basauriko Edurre taldeekin.

13:00 // KANTU POTEO Taberna Ibiltari taldearekin.

15:00 // Gernika plazan, HERRI BAZKARIA.

18:00 // Udal Bolatokian, herrialde mailako BOLO JAURTIKETA XXII. OTXOMAIO TXAPELKETAn.

18:30 // Zezen-plazan, ERREKORTADOREEN ERAKUSTALDIA.

19:00 // Gernika plazan, HERRI KIROLAK. Sokatira erakustaldia Laukizeko Gaztedi Clubeko
emakumetaldearen eskutik. Jarraian, kuadrillen arteko herri kirolak.

20:30 // Andra Mari Elizan, XXXVIII. UDABERRIKO KONTZERTU KORALAK.

22:30 // Foru plazan, KONTZERTUAK Urduñako ETENIK EZ eta GATILLAZOrekin.

02:00 // Foru plazan, DISKODANTZA.

 

Maiatzak 14, igandea

9:00 // Foru plazan, XXXVI. PIL-PIL ERAKO BAKAILAO LEHIAKETA.

10:30 // Foru plazatik abiatuta, IV. MENDI MARTXA TXIKI TXIKIA 0 eta 8 urteko haurrentzat.

11:00 // Udal-Bolatokian, XXII. OTXOMAIO TXAPELKETAko BOLO JAURTIKETA.

11:30 // Mikel Deuna auzoan, Saratxoko auzokieei harrera. Jarraian, udaletxe aurrean, ohorezko
aurreskua Saratxo zein Urduñako udalbatzei.
Urduñako agintariek garrafoia jasoko dute.

12:00 // Zezen-plazan, ZALDIZ ETA PONIZ DOAN IBILTZEKO AUKERA haurrentzat.

12:00 // Antzinako Santutegian, MEZA NAGUSIA, eta Saratxoko auzokideen botoaren berritzea.

12:30 // Bihotza, Erraldoiak, Batibomba eta buruhandien KALEJIRA.

13:30 // KALEKO ANIMAZIOA Basauriko Haizedoinu
taldearekin.

17:30 // Frontoian, ESKUPILOTA PARTIDUAK Urduñako Pilota Eskolako partaideekin.

18:30 // Foru plazan, TXISTU ALARDEA.

20:00 // Foru plazan, txalaparta eta pandero tailerreko ikasleen KONTZERTUA, Orozkoko trikitilarien laguntzarekin eta Iñaki Plazaren gidaritzapean.

20:30 // KALE ANIMAZIOA Akelarre txarangarekin.

20:45 // Jaien AGUR-DESFILEA.

21:30 // Foru plazan, udaletxeko balkoiaren azpian, agurra eta jaien amaiera BIHOTZAREN
ERREKETAREKIN.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide