Bisitarien % 54a EAEtik iritsi dira, % 44a beste autonomia erkidegoetatik eta gainerako % 2a beste estatu batzuetatik bertaratu dira. Aurten bisitari bizkaitarren kopuruak behera egin du baina estatuko turistenak gora egin du nabarmen. Atzerriko bisiten artean nabarmentzekoa da aurten Eslovakiatik, Finlandiatik eta Txekiar Errepublikatik etorri direla bisitariak Urduñara.