“Harro egotekoa da Urduñako belaunaldi berriak bertako jakiekin elikatu ahal izatea”

Erredakzioa 2017ko mai. 10a, 13:56

Herri Ikastetxeko gurasoen aldarriekin bat egin du sukaldariak.

KARLOS ARGIÑANO ibilbide luze eta ospetsuko sukaldaria da eta atxikimendua eman dio Urduñako Herri Eskolako jantoki proiektuari.

Urduñako eskola jantokiaren alde egin zen manifestazioari atxikimendua eman zenion. Zer dela eta?
Ekimen interesgarria iruditu zitzaidan; eta lagun asko ditut, gainera, Urduña hirian.

Zergatik uste duzu dela garrantzitsua horrelako proiektuak babestea?
Era honetan, bertako ekoizleei bultzada ematen zaie, eta hori positiboa da. Beraien lana aitortzen dugun neurrian, aurrera egin eta ekoizten dituzten produktuak hobetzen jarraitzeko behar duten indarra ematen diegu. Harro egotekoa da Urduñako belaunaldi berriek bertako jakiekin elikatu ahal izatea.

Zein abantaila ditu, zure ustez, eskolako umeek tokiko produktuekin osatutako menua izateak? Zergatik da catering enpresa batek ematen duena baino hobea?
Bertakoak badira,  freskoagoak izango dira; eta, ondorioz, osasungarriagoak. Eskolan era honetan  jatea, etxean jatearen oso antzekoa izango da. Ez dut ezer catering enpresen kontra;  baina etxean nagoenean etxean bertan prestatuko jakiak jatea gustatzen zait.

Zer menu proposatu nahiko zenieke jantokiaren alde ari diren urduñako gurasoei?
Maitasun osoz prestatutako zerbait egingo nieke. Hasteko, adibidez, koilararekin jateko, porrusalda goxoa. Ondoren, legatza saltsa berdean. Postrerako, yogurta ezti apur batekin, eta edateko txakolina. Goxo eta ongi jateak ez du esan nahi  asko jan behar denik, ezta garesti ere.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide