Urduñako zelaian jokatu dute Iberiar penintsulako I. Pitch & Putt Opena

Izar Mendiguren Cosgaya 2017ko mai. 17a, 06:05

Urduñan jokatuko da Europako taldekako Pitch & Putt lehiaketa 2018an. / Javier Ruiz Lili

Galiziako, Kataluniako eta Euskadiko 11 taldek hartu dute parte Iberiar penintsulako I. Pitch & Putt Openean.

Urduñako Pitch & Putt zelaian batu dira asteburuan Iberiar Penintsulako lehen Openeko partaideak. Guztira, 11 taldek hartu dute parte. Euskal Herritik ez ezik, Kataluniatik, Galiziatik eta Andorratik ere etorri da jendea.

Maiatzaren 12an abiatu zituzten entrenamendu saioak. Hala, kirola gertutik ezagutu nahi izan dutenek izan dute haiekin aritzeko aukera.

Emaitzak
Larunbatean bi proba egin zituzten, eta igandean azkenekoa. Sailkapenari dagokionez, Olympus1-Can Rafek izan da lehen postuan kokatu dena, Tambre geratu da bigarren eta Casa Vella Aparthotel hirugarren. Urduñarrik onena ere saritu zuten, "Urduña 1" taldea, hain zuzen. Dena den, atzetik baina gertutik izan zuten "Basque Team 1" taldea, kolpe bateko aldea atera baitzieten irabazleek.

Europako txapelketa, datorren urtean
Binakako txapelketan Victor Rodrigez eta Jorge Carollo nagusitu ziren, 50 kolpetan osatu baitzuten ibilbidea. Banaka, aldiz, berdindu egin zuten Dani Coleman katalanak eta Tomas Escarda galiziarrak, 55 jaurtiketarekin.

Igande arratsaldean banatu zituzten sariak, Pitch & Putt elkarteetako hainbat lehendakarirekin. Besteak beste, Victor Rodrigez (Galizia), Federico Ruiz de Hilla (Euskadi) eta Victor Moscatel bertaratu ziren (FIPPAko lehendakaria, Federation of International Pitch and Putt Associations). Moscatelek aurreratu zuenez, gainera, Urduñan jokatuko da 2018ko Europako taldekako Pitch & Putt txapelketa.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide