Herritarren iritziak bilduko dituzte otxomaioen balorazioa egiteko

Erredakzioa 2017ko mai. 22a, 08:20

Aurtengo jaien irudi bat. / Urduñako Udala

Posta elektroniko bat jarri dute herritarren iritziak jasotzeko: zikoina@urduna.com.

Urduñako Udalak “positiboki” baloratu ditu aurtengo otxomaio jaiak. “Ospakizunek parte hartze handia izan dute eta ez da istilurik egon”, adierazi du Eriz Perez kultur zinegotziak, eta nabarmendu ez dela eraso sexistarik salatu.

Herriko norbanako eta kolektiboei helarazi die udalak jaien balorazioan parte hartzeko gonbitea. Posta elektroniko bat jarri dute horretarako: zikoina@urduna.com. Bertan jasoko dituzte hiriko elkarte eta auzokideen mezuak. Hurrengo urteei begirako ideiak ere onartuko dituztela gaineratu dute udal ordezkariek.

Balorazio ofiziala 31an
Datorren asteko asteazkenean (maiatzak 31) bilduko da Jai Batzordea, eta bertan egingo dute balorazio ofiziala, jasotako iritzi guztiak kontuan izanda.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide