Igandean bukatuko da liga futbol talde askorentzat. CD Orduña taldearentzat egun berezia izango da, eskura dute mailaz igotzeko txartela. Igandean 18:00etan izango dute azken partida eta puntu bat lortzea aski dute hurrengo denboraldian maila bat gorago lehiatzeko. Etxean jokatuko dute gorritxoek, eta beraz, zaleen berotasuna alde izango dute. Bizkerre eta Ansio taldeekin ari dira borrokatzen play-offa, 49 puntu pilatu baitituzte azken hilabeteetan egindako lan borobilari esker.