Urduña Hiria lorez apaintzeko Lehiaketaren IV. edizioaren oinarriak aurkeztu dituzte. Ekainaren 30 arte egongo da izena emateko epea zabalik, Turismo Bulegoan. Bi kategoria egongo dira: etxebizitza edo eraikin partikularretako balkoi, terraza eta leihoena; eta saltoki edo ostalaritza establezimenduetako erakusleiho eta terrazena.
200 euroko bonoa jasoko dute kategoria bakoitzeko irabazleek. “Originaltasuna, loreen aniztasuna, apainduraren kalitatea, iraunkortasuna eta elementu arkitektonikoekiko integrazioa” baloratuko dira, udaletik jakinarazi dutenez.