Guardia Zibilak polizia operazioa egin zuen atzo Urduñan eta 3 pertsona atxilotu zituen, Frankos kalean. Komunikabideek adierazi dute legez kanpoko migrazioaren eta drogen trafikoaren aurkako operazioa izan dela.
Iturri horien arabera, talde antolatua izan da operazioaren xedea. Baimenik gabeko etorkinei Europan sarrera errazten zieten. Guztira, 8 izan dira atxilotuak.
Hedabideek adierazi dute Talavera de la Reinan eta Cadizen ere miaketak egin dituztela. 200 kilo kalamu atzeman ditu Guardia Zibilak eta horietako zenbait kopuru Urduñan topatu dute.
Komunikabideek zabaldu dute Afrikatik bidaia ilegalak egiten zituela sareak itsasoz pertsonak eta droga mugitzeko. Marokoko herritarrak ekartzen zituzten 1.000 eta 1.200 euroren truke, iturri polizialen arabera.